XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BI GERTAKARI TRIXTE

1924 urteko lehen zatian, bi gertakari trixtek Armendaritze inarrosi zuten.

Negu erditan, orai naski aise bentzutzen dutena, bainan orduan dorpe zaukaten izurrite bat mutikoen eskolan sartu zen: meninjita.

Eritasun debru harek bi mutiko betan jo zituen.

Bat Frantxoa Etxegaray, bere bizi guziko ondorio txarrarekin utzi zuena eta bihotzetik agurtzen dutana; eta bestea, Peio ene anaia.

Frangotan han edo hemen holakoa eri handi zela aditua nuen, bainan eri handi izaitea zer zen orduan egiazki jakin nuen.

Bederatzi urteko mutikoari oinaze izigarria oinetarik zango sagarretarat, zango sagarretarik belaunetarat, gero bizkar hezurrerat, eta azkenean bururat igan zitzaion.

Haren oihuak kanporat adi zitazkeen eta sukar-ametsetan hasi zen.

Gainerat, belaunak kokotsari josi zitzaizkion.

Larre Irisarriko jaun mediku xaharrak laster ezagutu zuen meninjita eta haurren herbaildura zituela.

Anai-arreberi bizi-moldea aldatu zitzaikun.